ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

MAITALE KUTUNA
      (1931)

ARTXANDA GANIAN
      (1931)

ITXASORA!
      (1931)

MENDIGOXALIARENA
      (1931)

LANGILLE ERAILDU BATI
      (1931)

ESPETXEKUENA
      (1935)

KANTA ARIŅA
      (1935)

TXIRIBOGIŅAREN ALABEA
      (1935)

AMAYUR GAZTELU BALTZA
      (1935)

KIŅUBA
(Cocteau'ri buruz)

      (1935)

EGUNA BERANTZ DOA
      (1937)

BIOTZ DONEA
      (1937)

ATETAN NAGO
      (1937)

AZKEN OYUA
      (1937)

AGUR, EUZKADI!
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GEXORIK NAGO

        Lauaxeta , 1931

 

 

Zer dodan eztakit, baņa gexo nago:

gorputza aul daukot, gogua ariago.

Arratsari nago..., itxas-urdiņari,

lanari el-ezin, soilik ametsari.

Barnera so-dagit: gabeko itzal-antzo,

lexa barru ontan ezin dagit zantzo.

 

Lar gozartu baitot bixitzaren guna:

legor dira lorak, il maitetasuna!

Len eder yatazan mendijen gallurrak,

zorijon-didarra egisten edurrak.

oso nintzanian lurra zan ederra!

Espanak mosuba, bijotzak eskerra.

 

Ene gogo leuna, zatorz egotara!

Ume gexo legez zatzaz galdatara.

Bidazti ez beti. Ez ibilli aron.

Bijotz aul orrek, ez gurenai yaramon.

Zidor ori nora? Eztauko azkenik...

Itxi, arren, eta ez leyatu goirik.

 

Maitatu arratsa, landatu oroya,

ekiņai ezinik, bildu goiz-otoya.

Egun gitxi arren, nekatu naz oro.

Bixitza nork txastau leikian unoro!

Zer dodan eztakit, baņa gexo nago:

gorputza aul daukot, gogua ariago.

 

Lausoz lurra dakust. Naya mee daruat:

ardatz-antzo yabilt, lasai, arat-onat.

Etzunik banago, daurkit atsegiņa...

Pozik eztot gura, eztot maite-miņa.

Enagixu laztan, ezta be mosutu,

atzera mosurik ezin daiket bildu.

 

Neketu ez nadin eztagit negarrik...

Eguzki galdatan, eztot nai-ixan deusik.

Luaren dei-leunai sarratu begijak.

Ederrak diran arren urrundu lilijak.

Zer dodan eztakit, baņa gexo nago:

gorputza aul daukot, gogua ariago.

 

Arratsari nago..., itxas-urdiņari,

lanari el-ezin, soilik ametsari.

 

© Lauaxeta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa