ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GEXORIK NAGO
      (1931)

MAITALE KUTUNA
      (1931)

ARTXANDA GANIAN
      (1931)

MENDIGOXALIARENA
      (1931)

LANGILLE ERAILDU BATI
      (1931)

ESPETXEKUENA
      (1935)

KANTA ARIŅA
      (1935)

TXIRIBOGIŅAREN ALABEA
      (1935)

AMAYUR GAZTELU BALTZA
      (1935)

KIŅUBA
(Cocteau'ri buruz)

      (1935)

EGUNA BERANTZ DOA
      (1937)

BIOTZ DONEA
      (1937)

ATETAN NAGO
      (1937)

AZKEN OYUA
      (1937)

AGUR, EUZKADI!
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITXASORA!

        Lauaxeta , 1931

 

 

Soņutzik ontzi-puntan, sakoneko lemazain,

itxaso-barne nua zidor ezezaunen gain.

Ondartzan oro laga! —arriskubak darraigu—,

Lur-barri billatzale ametsa lagun dogu,

Liorreko lokatzok geure malkoz egiņak.

 

Arnas artzeko, billau

                                  amaibako urdiņak.

Euren solas utzakaz gixonak lotzen gabez;

Azkatasun oldiak ilten dira atsekabez.

 

Aurrera! Iparraldian edur-mendi ixoztubak,

eta ugarte otzetan lamiņen gaztelubak.

 

Eruango zaitubet:

                            —eunak arro axian—.

Itxaropena bai dot begi onein ganian.

Bide barrijak nai dauz abendaren kezkeak:

Lar lurrari egon da.

                              Zabaldu osertzeak!

Ekintza gurenentzat landa au dan zabala,

Izki-mota orontzat burdinori garbala

 

Geure itxaso gogorra, abendak maite zaitu!

Zeure altzora gatorz, lurra ba txiker yaku.

Indar irakasle oi,

                            kendu odei ta laņo!

 

Balerik eztogu nai gogai barrijak baņo.

Argizkorrija dager, urrezko yantzi barriz.

Ementxe gatorkixuz jakintzaren egarriz.

Ametsik ezkenduban legorretan egiten,

uraren barna baņa goyak doguz ikusten.

Geure itxaso gogorra!

                                    Gogayen arraunlari

Agur egiten dautzu itxaro argijari.

Soņak esitzen dozuz, goguak ariago:

Geuregan legez, zeugan, beti kezka bat dago.

Sakon ori nok dazau?

                                  Oso zara zadorra!

Ekaitz orrein orruba koldarren bildurkorra.

Euzkuak soilik dabiltz altzo zabal orretan;

imin dozu oldia euren begi barnetan.

 

Gudarijak dagixuz, berunezko bizkarrak,

tente diran erruak, burni diran iztarrak.

—Gixonjale leyentzat jaki ziltzagilliak...—

Itxaso aundi orrek, zabal, zeru-atiak.

Erijotza or dabil, or dabil maitasuna.

Erri gogor onentzat, zeugan etorkixuna.

Odiseu barri gara, lamiņik ezta baņa,

Emen sortuba ezta Aprodite liraņa.

Geure abenda-antzo pioneer gaste gara.

Altzuan beti dozu irri baten ikara.

 

Baņa leoyen legez darresixu galparra.

Euzkoen itxasua!

                            Oldia eta indarra!

Aurrera, aurrerantza!

                                  Ontzi-puntan soņutzik.

Axe oron mosubai bijotzak zabaldurik.

Ibillaldi au ezta bixitzan amaituko;

Bein ontziratu danik barriz ezta itzuliko.

Miņak lurrean itxi, begoz itun diranak.

Itxaroz kezkatubak nai dabez geure lanak.

Zerubak argi dagoz, begoz pozez begijak.

Uņen ganian dabiltz geroko abestiak...

Barriro esi daigun ludijaren gerrija,

Ez bitsez, ez indarrez, gogayakaz baņo.

Itxaruak berua euzkotarren ontzija,

Goguak nausi diran argitasun goiraņo.

 

© Lauaxeta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa