ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GEXORIK NAGO
      (1931)

MAITALE KUTUNA
      (1931)

ARTXANDA GANIAN
      (1931)

ITXASORA!
      (1931)

MENDIGOXALIARENA
      (1931)

LANGILLE ERAILDU BATI
      (1931)

ESPETXEKUENA
      (1935)

KANTA ARIÑA
      (1935)

AMAYUR GAZTELU BALTZA
      (1935)

KIÑUBA
(Cocteau'ri buruz)

      (1935)

EGUNA BERANTZ DOA
      (1937)

BIOTZ DONEA
      (1937)

ATETAN NAGO
      (1937)

AZKEN OYUA
      (1937)

AGUR, EUZKADI!
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

TXIRIBOGIÑAREN ALABEA

        Lauaxeta , 1935

 

 

        I

 

­Txiribogin-alaba ori

bai eder edontzi-artian!

­Gixonak dedaten unian

ezpanetan dozun barreirri!

 

Irri orrek illundu daike

goxez argijen dan eguna.

­Ura ba'litz zeure ederkuna

iñor, be, egarri elitzake!

 

Baña askotxuk edan nai zattu

ta odol bigurtuko da ura.

Giriñak dauken aizto-itxura

zeure irrijak, ba, metzen dittu.

 

 

        II

 

Itzal balzdun ordi mindubak

jokuan dabiltz mai-ganetan.

Gau ta egun daukoz kartetan

zeureganako matte-miñak.

 

Ardoz ez, moskorti, ederrez,

abesten dabez kanta loyak.

Ta tinko ditxaro bakotxak

rri orrein jaube-ixan nayez.

 

Baña napar-ardua baño

tabernereak eztau saltzen.

Moskorti ezta iñoiz egoten

berak barnean daukon matteño.

 

 

        III

 

Norentzat baña ete-dira

samin utsa diran irrijak?

­Airian duaz edontzijak!

­Bixi dabil aizto-dirdira!

 

­Zenbat neke-ots, zenbat oyu!

Lurrera jausten dira itzalak,

moskortijen itzal mindubak.

­Danak dagoz zauriz urratu!

 

Odol-litsa datza tabernan

mattasun-oben bat iduri

­Tabernerea barriz, leunki

irripar dago ontzi-artian!

 

© Lauaxeta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa