ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GEXORIK NAGO
      (1931)

MAITALE KUTUNA
      (1931)

ITXASORA!
      (1931)

MENDIGOXALIARENA
      (1931)

LANGILLE ERAILDU BATI
      (1931)

ESPETXEKUENA
      (1935)

KANTA ARIŅA
      (1935)

TXIRIBOGIŅAREN ALABEA
      (1935)

AMAYUR GAZTELU BALTZA
      (1935)

KIŅUBA
(Cocteau'ri buruz)

      (1935)

EGUNA BERANTZ DOA
      (1937)

BIOTZ DONEA
      (1937)

ATETAN NAGO
      (1937)

AZKEN OYUA
      (1937)

AGUR, EUZKADI!
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ARTXANDA GANIAN

        Lauaxeta , 1931

 

 

Gabaren begijok, maitekorrak yataz,

          legunduten nabe!

Euren sakonean betirauna dakust;

          Bakia ertz-gabe.

Bijotz mindu orrek, tolestu eguak,

          onduan zadorra!

Barnera bil adi, gaba, alde oneitan,

          goyan artixarra.

Ene lei bixijok, orra gau sakona!

          Bixitz-izkutuba,

eure iluntze ori ixango ete dok

          orren gentzatsuba...?

Gaba ixilik dabil, argizko koroya

          darabil buruban.

Gotzonen eguak dardara dagije

          zeru oztintsuban.

Lugiņak etxerantz, idijak atzian,

          begitan bakia:

zelai orlegijak damotsen bakia.

          Oi arrats donia!

Baserriko kiak urdiņera digo

          mendixka ganetik.

Itzalak bailiran gautxorijak datorz,

          torrezar aldetik.

Erroka txadonan kanpa-otsa dantzut,

          arana ixil beyan.

Durundi ots orreik mendiz mendi duaz.

          Otoyak zelayan...

Zugatzetan kezka barik ganduba da...

          Ta neure goguak

goznarrari miņez ekiten baidautso:

          Uler nai zadorrak!

Bitartian anei argi uri ortan

          agertuten dira.

Alde oneitara bere elduten yaku

          tximisten dirdira.

Uriko zaratak kezkatuten dabe

          mendiko lillura.

Nora juan ete da txaide artetik

          gentzazko lo-gura?

Uriko gau ori! Maltzurren laguna!

          Baserri aldera

zetan eltzen zara, argi orrein kiņuz,

          gaizkiņen antzera?

Zeure altzo orretan txerren danak duaz

          lan okerretara...

Ega-motz ertzakaz leyo danak-ziar

          dagijen dardara!

Lixuna txaidian ixil-ixil dabil

          lora zimel billa.

Loari murrika etxe artietan

          gastetxu zurbilla.

Gabaren eskubak ito dau lotsea.

          Or dabil obena!

Il dabe gaizkiņak oraindiņo neskutz

          datzan onoimena!

Laņozko maindira zurija baidager

          uri zabalean.

Lausua ta kia toki gustijetan:

          Bil nadin barnean!

Iluntze oztiņa, gotillun nagotzu!

          Lei bixiz bijotza.

Zer ete ditxarot? Samiņen bixitza?

          Pozen erijotza?

Ona emen nago: Goxian so-dagit

          sarkalde argira.

Arratsean barriz sorkaldera nago,

          ixarren begira.

Au geure bixitza, atseden eziņa,

          jadetsi eziņa!

Ezin batu doguz elburu batean

          amets ta egiņa.

Oi gau zerutarra! zeure gai eztira

          ludiko gixonak.

Otsetatik urrun loratuten dira,

          zeure zorijonak.

Une eder onetan, arren, itxi urija,

          itxi ots gaiztuak.

Lei bixiz barnia, urrunera nuan,

          iges begist luak...

Arrats bijotz-bera! Zeugan amets dagit.

          Atseden bijotzak.

Ene!, orreik baxen izpi baketsubak

          bekarz erijotzak!

Oztin begoz goyak, itzalez mendijak,

          gogo au bakian.

Ta itxaro ixarrak argi dizdiz begi,

          bijotzan barnian.

 

© Lauaxeta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa