ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GEXORIK NAGO
      (1931)

MAITALE KUTUNA
      (1931)

ARTXANDA GANIAN
      (1931)

ITXASORA!
      (1931)

MENDIGOXALIARENA
      (1931)

LANGILLE ERAILDU BATI
      (1931)

ESPETXEKUENA
      (1935)

KANTA ARIŅA
      (1935)

TXIRIBOGIŅAREN ALABEA
      (1935)

AMAYUR GAZTELU BALTZA
      (1935)

EGUNA BERANTZ DOA
      (1937)

BIOTZ DONEA
      (1937)

ATETAN NAGO
      (1937)

AZKEN OYUA
      (1937)

AGUR, EUZKADI!
      (1937)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KIŅUBA
(Cocteau'ri buruz)

        Lauaxeta , 1935

 

 

Ixarņo erriko asele oztiņa!

Bakalgayak loraz baitaukaz baratzak.

Mitxilleta iduri

dabil atsegiņa.

 

Baņa Erijo'k ain matte dauz loratzak!

Bakaltseņa datza. ­Goxea zein eder,

ate bat, odol-lits,

ametsentzat dager!

 

Gentz bare orretan bakaltseņa zurbil:

erle batek dausi loraen ederra?

Orra, laņo-begiz,

Erijo ori dabil!

 

Erijo anderak kiņua bai ankerra!

Bakaltseņak: Nuan, Izpiņe'ra nuan,

antxe gorde nadin

lurraren kolkuan!

 

—Bakalgai erruki; ekarzuz zaldijak,

zaldi azkarrenak axe mien lagun.

Erijo ikusiki

daukodaz begijak

 

gogua dot orain, gau-margoz gain, illun.

Jaunaren zaldijak kanpuan irrintzi,

eta axia aulez

eziņik jarraiki.

 

Ibar-gentzan dardar, lurrak ez, ostruak;

ta zaldijak arnas, aboz-barik, ulez.

Urrun, oztiņaz bat

galdu zaldiņuak,

 

begi illunen bijak, gabaz ezik, autsez.

Arratsa dagon me, odol-litsa, urria!

Baratz-zale dua

bakalgai gastia.

 

Lora-artian Andra Erijo ikusiki

esan eutson meki, itzak izpi-antzo:

—Ik, bakaltseņari

goxez keņu-larri?

 

Bildurrez ikusi yok eure azken-zantso.

Erijo tokija ez neure baratza.

Emen soil il bedik

urrezko arratsa!

 

—Ene Bakalgaya: eztautsot kiņurik.

Nabarizkua zan neure irri-kiņuba,

Izpiņe'n gaur berton

otseņa il biarrik!

 

Urrunan, oztin zan, ixar-eun, zeruba,

Ta zaldi-oņotsak etziran entzuten.

Betazal bat legez

gaba zan bilduten!

 

© Lauaxeta    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa