Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAZTE HILTZERAT DOANA
(1860)
AGUR HERRIARI
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
(1866)
ESKALDUNA
(1867)
XORI BERRIKETARIA
(1871)
LEHEN ETA ORAI
(1879)
BIBA FRANTZIA!
(1891)
LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
(1897)
LEHEN ETA ORAI
(XIX. mendea)
URRUNDIK IKUSTEN DUT
(XIX. mendea)
APEXA ETA LOREA
Jean Baptiste Elizanburu , 1862
Neguaz primadera zenean jabetu,
Sasi baten hegian apexa zen sortu;
Leku berean baitzen lorea gertatu,
Gaixoek elgar zuten bihotzez maitatu!
Iguzkiak ihintza pizten duenean,
Apexa doa beti hegalez airean;
Nahi luke loreak segitu bidean,
Girtainak zertako du gelditzen lurrean?
Nere besoak ditik ihintzak zerratzen,
Ondikotz! iguzkiak goizean urratzen!
Zertako haiz hi beti nitarik urruntzen?
Hi guan eta badakik, nigarrez nauk urtzen.
Zertako nigar egin, o lili maitea?
Egunaz iguzkia dun nere jabea;
Goizetik lorez lore dinat nik bidea;
Iguzkia sartzean beti naun hirea...
Goiz guziez adio, arratsean agur,
Egunak luze dituk, gauak aldiz labur;
Nere nigarrez, otoi, ez hadila samur,
Zeren hire galtzeaz beti nauk ni beldur...
Iguzkiak, goiz batez, zenean agertu,
Lorearen besoak zituen urratu;
Bi maitek zutenean elgar besarkatu,
Apexak haizeari hegalak hedatu.
Haize bihotz gabea zertako herritik
Ereman duk apexa mendien gainetik?
Zertako duk urrundu maitearen ganik?
Hegaztin gaixo horrek ez zian hobenik.
Apex hegal flakoa, geldi hadi, geldi;
Utziz bozkarioa, doluan sar hadi:
Zertako haiz fidatu haize gaixtoari?
Lorearen gainera lurra duk itzuli!...
Maitea, kausitzen hut lurrez estalia!
Jainkoak bereganat deitu hau, lilia!
Hi lurreko hindudan sosegu guzia;
Hil haiz!... Orai neretzat deus ez dun bizia.
Oraino iguzkia zoan inguruan
Apexa zenean hil bere sorlekuan...
Izan baitzuen aski zorigaitz munduan,
Agian Lorea du kausitu zeruan!...
© Jean Baptiste Elizanburu