Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
GAZTE HILTZERAT DOANA
(1860)
APEXA ETA LOREA
(1862)
AGUR HERRIARI
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
NERE ETXEA
(1862)
ESKALDUNA
(1867)
XORI BERRIKETARIA
(1871)
LEHEN ETA ORAI
(1879)
BIBA FRANTZIA!
(1891)
LAU ANDREN BESTA (AMETS BAT)
(1897)
LEHEN ETA ORAI
(XIX. mendea)
URRUNDIK IKUSTEN DUT
(XIX. mendea)
OKERTUAK BERE OKERTZAILEARI
Jean Baptiste Elizanburu , 1866
Fortuna erori zait burutik behera,
Zuri baitautzut esker, gure jaun Barbera!
Harriturik bakotxa niri dago beira
Bi begiez...
Nik guziak ikhusten begi bakar batez!
Lehen biez,
Orai batez,
Oro ikusten begi batez!
Mundu hau betea da zenbat nahigabez;
Barberak okertu nau, abiltxe izanez!
Lehen banindagoen ardura nigarrez
Bi begiez...!
Zertako biez egin? Aski date batez!
Lehen biez,
Orai batez;
Jaun hari esker, begi batez.
Nonbait balin badira bi bosliberako,
Bietarik ohoinak ez dik bat utziko,
Zuhurra den gizonak ez beza egin lo
Bi begiez!
Barberak manaturik, egiten dut batez;
Lehen biez,
Orai batez,
Zuhurren gisa, begi batez!
Zure ohoratzeko, gure jaun Barbera,
Lau kopla ez dirade izanen sobera.
Lehen ikusten nuen Betirisants bera
Bi begiez!
Milesker, jaun Barbera, egundanik batez;
Lehen biez,
Orai batez,
Hobe lizate niholaz ez!
© Jean Baptiste Elizanburu