A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ZURGATZAILE HORI
      (2009)

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

      (2009)

IRAUNKORRA
      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

HEGAN DOAZEN USAINAK
      (2009)

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Isiltasunaren gainean ari naiz moldatzen,

haizeak hosto lehorra airean harrotu

eta lur biluzian paratzen duen gisan.

 

Ilargi puskak eztitu dira jada

erlategiko sala nagusian.

Urak mantso dira jausten

eta are mantsoago dira

zubipean gelditzen.

 

Nire baitan ez dago inongo hotsik,

eztarrian gora datorkidan dardarizo hau ez bada.

 

Bai, isiltasuna ez da existitzen. Bera baita

pentsamenduaren emari gardena baino ez.

 

Bakar-bakarrik pentsamendu isilak.

Bakar-bakarrik betazal kirrizkadak.

Gehienera jota, zubipean gelditzen den ur geldia.

 

© Josetxo Azkona    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko