A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
|
HEGAN DOAZEN USAINAK Josetxo Azkona , 2009
Sudurra usnan atzeraka, iragan oneko egunetatik datozkit izpiliku eta arrosaren usainak. Iraganak merezi izan duen seinale. Sudurra usnan atzeraka, joandako aldiari darizkio amoniako usainak. Iragana mingarria izan den seinale. Lorontzi batean bildu dut pasatu den denbora. Usaina nolakoa, halakoxea ere oraina: noiz gozoa noiz mingarra. Bai, usainak egiten naute naizen bezala. Baina lehengo egunekoa iragana da jada, eta naizen bezala izateraino ekarri nau honaino lehengo horrek. Geroak gero, geratzen den bakarra zalantzazko oraina baino ez da. Gerorik gabeko asmorik gabe esanen dut (denborari berea emanda) denbora sagu bat dela. Erlojuko orratzek, izan ere, jo eta ke hortzikatzen naute, sagu goseak balira bezala. Neu naiz saguarentzako gazta, eta hura asebetetzen denean, geldituko dira orratzak.
© Josetxo Azkona |
|