A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
|
ZURGATZAILE HORI Josetxo Azkona , 2009
Oso berekoia da huntza. Negar eginarazten digu, eta horrek bost axola dio berari. Geldi-geldi ageri zaigu guri zeharo itsatsia, eta malguki zabaltzen ditu bere zurtoinak gure atalik minberatsuenetan barrena. Minez estutu eta ito egiten gaitu horrela. Bere kasa hazteari uko egiten dionez gero, atsegin du (miserable horrek) nornahiren bizkar gainera igo eta bertan eroso kiribiltzea. Hala, gure zukurik gozoenak zurrupatzen dizkigu gupidagabe. Bizitzak duen alderik makurrena hark berak erakusten digu beti. (Senidetzat duen Mihura Jaun-Andrea ere ez da makala zurgatze bizimodu anker horretan). Honako hau da bere alderik itsusien eta gorrotagarriena: gugan errotu orduko, berehala errotik mozten ez bada, ez dagoela, gerora, modurik berarengandik askatzeko, ez dagoela gerora modurik guk bera (zergatik ez), deskuidu batean, zurga dezagun. Arrazoi horrengatik, etengabekoa da bere zeregin suntsitzailea. Ez da batere ohartzen desegiten duenaz, gugan sortzen dituen kalteez eta oinazeez. Sentimendurik gabekoa da, temati aparta: oso-oso gure aldekoa.
© Josetxo Azkona |
|