ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
      (1993)

ARGITZEKE
      (1996)

OLIOZ
      (2001)

STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
      (2001)

ZURGATZAILE HORI
      (2009)

ERAKUSKETA
(19 Bonsai)

      (2009)

IRAUNKORRA
      (2009)

HIRU HITZ
      (2009)

GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
      (2009)

HEGAN DOAZEN USAINAK
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT

        Josetxo Azkona , 2009

 

 

Gogotsu ikusten haut oraindik.

Baina malenkoniaren alde batetik

bestera jotzen dik hire bihotzak.

Jada ez haiz gazte.

Eta horrek kiskaltzen hau hi gehien.

Izan ere, astelehen buru handia bezala

bizitzen dituk maiz asteko egun guztiak.

 

Ate joka natorkik, lagun.

Kezkati samar etorri ere.

Baina ez aztoratu: ur geldian geldi

dagoen bihotzak goza dezake oraindik ere,

gauerdiko su artifizialak itzali diren arren.

 

Tira, karrikaz karrika

ibiltzeko irrikaz ikusten haut oraino.

Ohetik altxa, makarrak garbitu,

eta hoa fite etxetik kanpora.

Ez egarriz ez edanda, itzul hadi etxera.

Altxa, fite, lagun hori!

 

© Josetxo Azkona    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa