A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
|
ERAKUSKETA Josetxo Azkona , 2009
Sustraietatik buruko zozoraino oro da zuhaitza.
Ongi adosten da huntza hormarekin. Samina bihotzarekin.
Hartu eta utzi egiten nau loak pinudian. Txitxarrak tar-tarteka.
Hostoz soilduta zuhaitzetako habiak neguan begi-bistan.
Ai, hagina banintz!... Baina ez naiz hagina, Pinus Insignis dut izena.
Zer zen lehenago zuhaitza ala basoa? Basoilarrak ere ez daki.
Neguaren kontra zuhaitz soilduak. Ekintasun soila.
Hiri paisaia?! nahi eta nahi ez arbola eta ibaia
Bihotzerrea dauka basoak, euri azidoa tarteko.
Zuhaitz ez diren arbolak bezalakoxeak dira esnetan mamitzen ez diren hitzak.
Hosto lapurreta. Haizeak makalari ostu diona.
Maitez itsuturik ziza eta basoa. Izatezko bikotea.
Sutan dago basoa. Kea dario karakolari, malkoak akaziari.
Ibaiko ur lasterrean adatsa garbitzen. Sahatsa.
Pinuazal urratua, zauri beteko enborra. Izerdi purua.
Gereziondo loratuaz zerbait erran asmo nuen. Hari begira isilik gelditu.
Udagoienaren mamia. Morkotsak darabilena barrengo barrenean.
Urriko haizeteak hartu du arboladia. Hosto jasa.
Urkitik hosto bakar bat zintzilik. Eror-hil zorian.
© Josetxo Azkona |
|