A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANATOR
|
METRIKA KONTUA Xabi Borda , 2004
geldirik egoteak higatu ditu gure zapaten zolak zuloak egin eta joan da denbora
egonean erasan zaizkigu giharrak
elkarri eskurik askatu ez badiogu ere hazi egin dira malkarrak metrikaren bat falta zaigu gure aurpegien artekoa neurtzeko
orain alferrik hasiko gara amore eman genuen puntuaren xerka egin ez genuenaren hazmarken atzetik azken suteak ezabatuak ditu aztarnak
© Xabi Borda |
|