A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANATOR
|
UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA Xabi Borda , 2009
atera anorakaren patrikatik klarion beltza egin azpimarra luze bat behatzetan zenbatu dezagun euria
hasteko belarriko saskian bildutako tantak bosteko multzotan jarri eta hezetasuna neurtuko dugu
gero lortutako zenbakiari belarra gehituko diogu etengabe urruntzen diren urratsak eta aireratu ezinez lurra jotako hitzak
azkenik emaitza bazterretan zabaldu eta bidearen kilometro kopuruaz zatitu ondoren lokatzaren bataz bestekora hurbilduko gara
eredu honekin udazkenaren nondik norakoa hodei beltzen geometria aterkien diametroak kalkulatuko ditugu
© Xabi Borda |
|