A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANATOR
|
ATZERAKO ZENBAKETA Xabi Borda , 2009
Amamari
astronomia liburuan zure azala izan daitekeena martizko lautadak lur gorritan erosio mota ezezaguna geologia arraroa denboraren haizeak egindako markak
sartu eta irten dabiltza kontrol dorrean erizainak prest dituzte zundak antzinako bizi arrastoak bilatzeko
orain badakit nora zoazen zein ordutako trena hartzea pentsatu duzun noiz hasiko den atzerako zenbaketa
badakit baina ez diet esango martizko muinoetan izango dela azken erromeria ez diet esango prest dituzula berunezko abarketak zein doinuk askatuko dizkizun giharrak nolako arratsaldea izango duen gau honek
uhalak lotu dituzu gertu da aireratzea dardarka ari zara oxigenoa erretzen da konbustio ganberan nik badakit nora zoazen ke zutabe zuria behetik gora
© Xabi Borda |
|