A
B
C
D
E
F
G
H
I
J
K
L
M
N
O
P
R
S
T
U
V
Z
anonimoak
 

Egile berarenak:

 

Egile berarenak (+)

 

BANATOR
      (2004)

METRIKA KONTUA
      (2004)

AZKEN AUKERA
      (2004)

HARRI METAK
      (2004)

ATZERAKO ZENBAKETA
      (2009)

MUDANTZA
      (2009)

FORENTSEARENEAN
      (2009)

UDAZKENAREN KALKULURAKO METODOA
      (2009)

EZKUTALEKUA
      (2009)

  literaturaren zubitegia  

 

NEURRIAK

        Xabi Borda , 2009

 

 

erokeria da mikrouhin labeari begira egotea

oilasko errearen azalean mezuak idatziko dituelakoan

atariko zaborrontzian usna dabilen agentearentzat

 

ez dut uste loreontzietako sustraiak kableak direnik

balkoian pausatu txorien mokoek ezer igorri dezaketenik

 

liburuak eta azulejuak ukitu ditut banan-banan

pasabide ezkutuaren errezeloa baztertzeko

 

sinestezina da ondo ixten ez den iturri hori

itsasoz bestaldekoei gure aldartearen berri emateko

morsez tantaka ari den teoria

 

ez dut uste nazioarteko indarrek

konplota prestatzeko motiborik dutenik

ez dut uste gerra txiki hau

interes orokorreko izendatu daitekeenik

 

baina hobe dugu badaezpadako neurriak hartzea

zer jomugari ekin

su-etena noiz eman erabakitzeko

arropa garbigailuan kukutu behar genuke

 

© Xabi Borda    

mendeak
Basquepoetry ataria Susa literatura argitaletxearen egitasmoa da, euskal poesia zabaldu eta ezagutarazteko