A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BANATOR
|
HARRI METAK Xabi Borda , 2004
eta landu behar ditugu lursailak laiez goldeez alperrarriez lanabes zaharrez
eta alorrak atondu harri haziak ereiteko erne daitezen harriondoak
eta udazkenean harriondoen adarretatik zuhaizpera eroriko dira harriak gure izerdiaren fruitu astunak
eta uzta metatan bilduko dugu haize zakarra datorrenean berarekin eraman ez dezan gure lurra
© Xabi Borda |
|