A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GORPUTZ HONETAN
|
IHES EGINGO DUZU Oier Guillan , 2009
Esango dizut noiz hasten den ubelduren katea: haur garaia zaizu erbeste gozoena, lau hormen arteko airearen berri izan arren zabalagoa delako irudimenaren neurria.
Zortzi urterekin zure mundutik ihes egin beharrean zaude, zure jostailu preziatuenak plastikozko poltsa batean sartzeko esan dizute eta gaua leihoaz bestaldean hazten dela ulertu duzu bat-batean. Une horretan hasiko zara ahaztu nahi duzun hura guztia oroitzen.
Esku txikiak ikus ditzakezu oraindik zure esku handi zartatuen barruan, ez dakizu ziur zu zeu hazi zaren edo joanaren pisuak txikitu ote dituen helduak. Bada une bat zeinean ihes egingo duzun loturetatik, ihes egingo duzun denboran atzera, ihes egingo duzun utzi zenuen lekutik utzi zenuen lekura.
© Oier Guillan |
|