A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GORPUTZ HONETAN
|
FABRIKA ZAHAR BAT DA IRAGANA Oier Guillan , 2013
Ez dago mundurik hemen. Hegoa galdu duten torlojuak, zilindroak, hodiak, herdoila besterik ez. Jaberik gabeko izerdia. Itogin itoak.
Non dago jendea?
Non daude hamaiketako irriak grebarako deiak goseak aurpegiz beteriko izenak?
Ez dago mundurik hemen.
Iraganak aspaldi utzi zion ileak kentzeari, belarrak jan ditu bazterrak. Zokoetako aleen artetik edozein unetan alu bat, zakil bat aterako dela dirudi. Adokin zartatuen ertzetan. Makina hautsien zokondoetan. Genitalez beteriko fabrika erraldoia da iragana.
Non dago jendea?
Denborak bere egin duen segundo bakoitzeko hauts maluta bat. Oihartzun lehorra. Ahaztua izan ala museo bilakatu, iraganak ez du beste paturik.
Baina non dago jendea?
Non daude atzo hil ala bizikoak ziren galderak? Non pentsakor uzten zituzten galarrenak?
Adreilua. Eskailera. Horma. Non dago jendea?
Ez dago mundurik hemen. Asmatu egin beharko dut bat.
© Oier Guillan |
|