A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
GORPUTZ HONETAN
|
PATIOKO EMAKUMEA Oier Guillan , 2013
Emakumea oihuka hasi denean arnasestuka eutsi diot burkoari, altxatu naiz eta leihoa itxi dut aiei aiei dioten doinu bako intziriak amatatzeko.
Patioa. Amildegia. Pertsona huts eskegiak blai. Oihu egiten duen emakumea, behinolako zentzuen oihartzunak itotzear gaua. Urradura, ukondoen planeta honen joanean ebakitako atzazalak, moztutako ileak, memoriaren erresistentzia lur azpian dagoenarentzat puska batez.
Iraganera narama gomutak, ezer ez baitago urrunago: ahoa josten badizute amona nola jakingo dut norako zenituen orratzak, zer edo nor zulatzen zenuen aho batez, nola irakurriko dizut soakoa, ezin bazaitut larru gorritan asmatu, zer zenuen ments, nolakoa zinen ernai, ahoskatu ezinaren lurraldera trenez bidaian kasu Oier, cómo Oier, qué clase de nombre es ese, por qué no te gusta dar besos, yo sé que andas con esos radicales, pero ven a visitarme, te haré patatas, cientos de patatas, miles de millones de patatas.
Altxatu naiz berriz ohetik, leihoa ireki dut parez pare aiei aiei.
© Oier Guillan |
|