A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
DENBORA NOSTALGIA EGITEN DA
|
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA Felipe Juaristi , 1984
Berdin da Mendebaldea eta Ekialdea Metafisika eta Poesia nahastea. Iraganak ez du deus balio gauza guztiak gastatu eta adioa eta agurra, arrats beherako zaldunak, armadura beltzez jazten direnean. Ezta geroak ere, sexorik ez bait du. Gaua naufrago urbanoa da, ametsak lehorreratzen dira Elkanorengandik ikasitako ibileraz, krepuskuloan gerrarik sinestezinenak gertatzen dira, biziak eta hilak azken tangoa dantzatzen dute ardo botila baten soinupean, eternidadearen besarkada izotzezkoa dela, eta Zientziaren Arbolak sagarrik ez, itzal hurbila baizik, ematen duela
jakin gabe.
© Felipe Juaristi |
|