A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
|
ERORIKO DA ZOHARGIA SOSTENGATZEN DUENA Felipe Juaristi , 1984
Eroriko da zohargia sostengatzen duena, funtzio programatutako teloiaren antzean, eta berarekin nota beltzezko deskontsueloa, azkena hurrea delako preludioa. Erori ziren lehenago ere erortzekoak zirenak, estraineko lainoekin zure gorputzaren misterioa, Mida erregearen magia, asmatzaile zaharraren karta horixkak. Ezabatuko da itzaltzen gaituena denbora eraila, erailen denbora. Behin batetan galdu ginen zeharo. Ordudanik ez dugu errekuperatu memoria. Ez gaituzte gure zeinuek ezagutzen. Ez gara gure sekretuan isladatzen, neurtu ezin izan genuen hitz erorien ejertzitoa zeharkatzen dugu, hainbatetan biluztu gaituen arroparen isiltasunaz. Esperoan erloju hautseztatuak, markapaso nekatuak bezala, noiz behin betirako geldituko. Dena pasatzen bait da, baita elkar maitatu izan dugun denbora ere. Ez du inork bere garaia gainditzen. Ez zara salbuespena izango. Ez zaude iraganetik libre.
© Felipe Juaristi |
|