A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
|
DENA DA BIZITZAN HEGALDI Felipe Juaristi , 2004
Dena da bizitzan hegaldi, lumen kontzertu arina baso itxian; odola eta hezurra, haragia eta ura, aire leun eta hezean barrena; argizko orratzak gauaren azal lodia zauritzen; izar lasai eta jostalarien dantza; hodeien joan-etorri xumea, enbarazurik egin nahi ez balute bezala; ur basatien zurrumurrua, erbesterik ez baitute ezagutzen; lorik eza, eromena, itzala, mina: ez dure sumatzen ez denbora geldiaren neurririk, preso bere suzko ispiluan, ez neguaren arintasunik, bakardadea eta isiltasuna garraio. Haizea astintzen du hegaztiak, nola maitaleak oherako errezela.
Dena da bizitzan hurbiltasun. Dena da agur eta minaldi.
© Felipe Juaristi |
|