A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
BERDIN DA MENDEBALDEA ETA EKIALDEA
|
ERANTZUNAK Felipe Juaristi , 1997
Zer duzu bizitzari amore emateko, Zuk, bihotz samur, mila zati egin horrek? Airezko bonba, haize-zirimola zara, Putz eta putz dagizu eta mastoihalik puzten ez, Jo eta jo baina eihera-hegalik mugitzen ez. Zer duzu bizitzari lotzeko?
—Maitatu izanaren ibaia Gehiago zeharkatzerik ez.
Bihotz harrian taxutuak, Urak arian-arian zulatuak, Zergatik haizeari egiten diozu aurre? Zergatik sartzen zara sakonetan, Izenik gabeko leizeetan?
—Oroitzapen baten itzala, izan eta izan ez zena, izango ez dena; hurbil dagokit eta ezkutatzen naiz, nire baitan ihesi.
© Felipe Juaristi |
|