A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
|
GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN Josetxo Azkona , 2009
Isiltasunaren gainean ari naiz moldatzen, haizeak hosto lehorra airean harrotu eta lur biluzian paratzen duen gisan.
Ilargi puskak eztitu dira jada erlategiko sala nagusian. Urak mantso dira jausten eta are mantsoago dira zubipean gelditzen.
Nire baitan ez dago inongo hotsik, eztarrian gora datorkidan dardarizo hau ez bada.
Bai, isiltasuna ez da existitzen. Bera baita pentsamenduaren emari gardena baino ez.
Bakar-bakarrik pentsamendu isilak. Bakar-bakarrik betazal kirrizkadak. Gehienera jota, zubipean gelditzen den ur geldia.
© Josetxo Azkona |
|