ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

ADABAKIA
      (2008)

ERREKATXINDORRARENA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

EKAINA
      (2009)

NEGU GORDINAREN BALADA
      (2013)

BASO URRUTIKOAN
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

GARRAFAL. ORO. ENANA

        Jabi Santa Cruz , 2008

 

 

Maiatza hasieran,

urtero,

Eusebiorenera joan behar izaten nuen

mandatu xelebre hura egitera.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Aitak Francoren aurpegia zuen txanpon lodia

nire esku txikian utzi,

eta hiru hitz majikoak

errezitatzen zizkidan.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Eusebioren kinkiladendan denetarik zegoen:

iltzeak eta lixibak,

zepoak eta pozoinak,

baita haziak ere.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Maiatza hasieran,

urtero,

errito berbera

errepikatu ohi dugu.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Hil zinenetik zenbat urte

igaro diren

zenbatu dut aurten,

maiatzean.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Haziak estali baino lehen,

batera eta bestera

lerroak zenbatu,

eta biderketak egin.

 

Garrafal. Oro. Enana.

 

Bost lerro hala-holako,

hamabi zulo lerroko,

zazpi indaba zuloko:

laurehun eta hogei ale

malko zaharren ordezko.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa