ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GARRAFAL. ORO. ENANA
      (2008)

ADABAKIA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

EKAINA
      (2009)

NEGU GORDINAREN BALADA
      (2013)

BASO URRUTIKOAN
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ERREKATXINDORRARENA

        Jabi Santa Cruz , 2008

 

 

Zumearen azpian uzkurtu ginen,

grabagailua eskuan genuela.

Errekatxindorraren kantua jaso nahi nuen

kosta ahala kosta.

Luzetsita nengoen, aspertuta,

eta zure piercing-arekin hasi nintzen jolasten.

"Aizu! Geldituko zara behingoz"

bota zenidan.

Atoan, txoriak,

berebiziko indarrez erantzun zuen,

hamar silabako purrustada luzea osatuz.

 

Trenean,

hirira bueltan gentozela,

behin eta berriz entzun genituen

elkarren josita gelditu ziren esaldiak,

itzulpen mimetikoa ziruditenak.

Guk ez beste inork

uler lezakeen kontua horrela sortu zen.

Orduz geroztik, pipertzen zarenero

"ez niri errekatxindorrarena bota gero"

entzun behar,

zumearen azpian uzkurtu baino lehen.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa