ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GARRAFAL. ORO. ENANA
      (2008)

ERREKATXINDORRARENA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

EKAINA
      (2009)

NEGU GORDINAREN BALADA
      (2013)

BASO URRUTIKOAN
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ADABAKIA

        Jabi Santa Cruz , 2008

 

 

Sumendiaren eztanda entzun genuen.

Igandea zen.

Akaziak loratzen diren garaian erleak

erlauntzaren babesa uzten dutela

ikusten ari nintzen telebistan.

Bat-batean lurra

ikararen ikaraz

dardaraka hasi zen

nire oinpean.

Zure bila atera nintzen hirian barrena.

Zapatarik gabe, gona urratuta, belaunak odoletan,

-urmaelean islatzen zen suzko zeruari begira-

parkean aurkitu zintudan.

Ez nizun galderarik egin.

Gozo eta samur

altzoan hartu zintudan.

Goazen etxera

erregutu zenidan.

Azken aldiz,

ipuin bat asmatu nuen zuretzat.

Oraindik ez dut erabaki ipuinaren amaiera.

Sumendiaren eztanda entzun genuen.

Igandea zen.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa