ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GARRAFAL. ORO. ENANA
      (2008)

ADABAKIA
      (2008)

ERREKATXINDORRARENA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

NEGU GORDINAREN BALADA
      (2013)

BASO URRUTIKOAN
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

EKAINA

        Jabi Santa Cruz , 2009

 

 

Axpuruko arbustuak
pinportaz beterik berriro.

Adarren mutur bigun-bigunak
lehertzeko zorian beste behin.

Pinportatxo bakoitza
lore singlea izango da laster.

Sanjoaneko lorezko elurtea
gainean dugu berriro.

Urtero bezala, lepoa biluzik
mandioa hutsik harrapatuko gaitu.

Arbustuak loratzeko tenorean
poxpolina joan doa ekialde gordinera.

Sorlekura doa poxpolina, itsu-itsuan,
habia gorrotatuz, kumea eta guzti.

Naturaren lege gaiztoari men eginez,
badoa ilargi beteko gauez.

Oihu lazgarria, oihu zekena,
alferrekoa den oihu miserablea egitea dago.

Axpuruko arbustuak pinportez beteago,
eta nire pena lodiago, larriago.

Malenkoniak erretako bideak
bakardade izugarrian atsekabez korrituak.

Luma galduak deslai
haizearen jostailu.

Axpuruko bidea, poxpolin gabea,
lore-hautsez samur, simaur.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa