ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GARRAFAL. ORO. ENANA
      (2008)

ADABAKIA
      (2008)

ERREKATXINDORRARENA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

EKAINA
      (2009)

BASO URRUTIKOAN
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

NEGU GORDINAREN BALADA

        Jabi Santa Cruz , 2013

 

 

Mara-mara ari zuen kanpoan:
ate ostean, armak bero oraindik.
Meta odoltsuan pilaturik
hegaberak.

Eskuak arin
eskuak trebe
lumatu ez:
larrutu egiten zituzten hegazti mengelak.

Mugimendu neurtuek,
ikasiek,
eskuineko metatik txoria jaso,
eskuineko metara jaurti gorpua.

Lumak, azala...
sutara.
Mara-mara ari zuen kanpoan;
ate ostean, armak bero oraindik.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa