ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

GARRAFAL. ORO. ENANA
      (2008)

ADABAKIA
      (2008)

ERREKATXINDORRARENA
      (2008)

OROIMENA
      (2008)

EKAINA
      (2009)

NEGU GORDINAREN BALADA
      (2013)

BIDEA
      (2013)

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

BASO URRUTIKOAN

        Jabi Santa Cruz , 2013

 

 

Baso urrutikoan uneoro da udaberri.
Hala diote eta hala omen da.
Oilagorrak zure eskura etorriko zaizkizu
zizare bila, baso urrutikoan.
Soberan dira lakioak,
soberan parapetoak baso urrutikoan.
Amets oro egingarri,
dena da posible baso urrutikoan.
Baso urrutikora behin joango zara.
Ez izutu, ez dago galtzerik:
adarrik samurrenean kantari,
eternitateak harrapatuko zaitu.

 

© Jabi Santa Cruz    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa