ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMODIOA ZER DAN
      (1935)

ONDAPEN ETA BERPIZTE
      (1936)

GORPUTZ DAGO GUDARIA
      (1938)

ITXASORA DEI
      (1942)

UDAZKENEZ IGARTZEAN
      (1943)

ZEIN EDERRA DAN!
      (1948)

BIZI NAI
      (1948)

J.E.L.
      (1948)

HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...
      (1950)

ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
      (1950)

MAITASUNEZKO GAU HARTAN
      (1950)

ABENDATS
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ARRAUN TA AMETS

        Salbatore Mitxelena , 1938

 

 

Kulunketa urdurian

ugiņetan bakar,

ontziska arriskatu bat

gaituk bizi zear.

 

Batela bakoitzeko

mariņel bat zoak

(Gorputzeko lemazain

tankera gogoak).

 

Ņirņirka argi, Izkainetik,

Arkanu sorgiņak...

Araxe jo ta an murgil

nai giza aseeziņak!

 

          * * *

 

Oskorriren ederrak

damaion indarrez

arraun ta amets doala

bertara bearrez,

 

uginkada geldien

musu limurkoiak

ezin itzali zizkak

joran ortzikoiak;

 

irri bitsez kantari

izlamiņen deiak

ezin losortu ere

aren aruntz leiak.

 

          * * *

 

Urrun ur axalean

ara an txuri-txuri,

oskorriratu nai dun

kaioa iduri.

 

Oskorriren ederrak

damaion indarrez

arraun ta amets doala

bertara bearrez,

 

zein zoro ta zein eder

gezal urdurian

ontziska iņoiz estali,

iņoiz agirian!

 

          * * *

 

Baņa, itxas irakiņa,

zemai eta orro,

txalupa irentsi guraz

asaldatze ezkero,

 

ta Oskorri itzaliko

ekaitzak balio,

ene! ondabearra

ez al letorkio?

 

Zirimolak liraulkek;

ta itxas amillak ar;

ta gaur lagunak aztu

lezatekek biar...

 

          * * *

 

Arantzazu mendiko

izar Andra Mari,

euskal itxasgizonen

zerutar zaindari:

 

zaindu txalupa illauna,

zure eskutik ez ken.

Arraun ta amets doana

etzazu utzi galtzen.

 

Ta sar dedilla, txango-

mugara eltzean,

Oskorri dagoneko

atseden kaiean!

 

© Salbatore Mitxelena    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa