A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
GORPUTZ DAGO GUDARIA Salbatore Mitxelena , 1938
Gorputz dago gudaria Urkiolako maldan; bekoki ameslariak dizdiz eguzki galdan.
Bizkai guda izan zanetik nolaz gorputz au eze? Esaidazu artzai orrek ikusi dezun eze.
—Bart arrastiriz lau lamin ega ziran onaņo; gudaria ortxe zegon aldegin zuteneko...
Gorputz dago gudaria Urkiolako maldan; Maitagarriak agurtzen dabilzkio egaldan.
—Ta gaur goi andere batek —ederra bai ta argia!— burestuna jarri dio urrebitxiz josia.
«Olerkari ta abertzale, —ziotsan Andereak— seme zaitut Olermenak, ziņopa Euskereak!»
Gorputz dago gudaria Urkiolako maldan. Esaidazu artzai orrek Lauaxeta ez al dan.
—Ara an berriz lau lamiņak dizdiz eguzkitara; gorputza eramatera bide datoz maldara.
Gipuzko, Napar, Bizkaian barna an badaramate; ta giputz, napar, bizkaitar danak agurtzen dute!
Gorputz dago gudaria Gazteiztik lapurtua ta euskotarrak agurtu ondoren biurtua!
© Salbatore Mitxelena |
|