A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
AMODIOA ZER DAN
|
BIZI NAI Salbatore Mitxelena , 1948
Junak jun. Jadanik ez aien zai egon. Illak il... auskalo noiz nola eta non. Galduak galdu... Alabearrak irentsi ditu bazterren baten, ez aintza, ez illeta, ez omen... gure onenak! beti gurekin bear zutenak.
Junak jun: illak il: galduak galdu. Atarramentu onik geroz ez dugu. Ai alarguna, bai beltza zure etorkizuna!: ukullua uts... ume txikiak txit gose ta zurtz... Goldea, berriz, erdoiak jaten, itzai gaberik...
Illak il. Okerrena Bergarakoa. Irabazi ustetan galdu gudua. Ai Euskalerri, salkeri aundienen martiri: zertan ixuri Zumalakarregin odol ori, gaur gertatzeko Espartero batek salduta preso...?
Illak il. Dagoneko oro alperrik. Jun zan Eguzkiari ezin austerik. Illuna dugu... Etxe-barrura, enetxook, bildu Itxi ateak; sar ez ditezen sakamanteak. ...Or atarian «beltzak» pasako lapurkerian...
«un peuple qui s'en va»
Adio baten tristura somatzen zaio Euskalerriari, bere errita-sunaren udazkeneon. Amaika gauza eder bait-badoazkio billuzten, erabat suntsitzen! Mundu arrotzean arrotz, bere burua aldeztu eziņik, espetxe batean bezela topatzen duzu gaixoa, katigu ta ilzori; urkamendikoaren antzo daukazu, bizia zintzilika duela zenbaitzuen eskutik..., Jaungoikoaren borondateari belauniko.
Atsekabearen berri iņork ongi ote daki? Ni emen nago, gaixo au! probaturik ongi, emanaz milla gorantzi gazte denborari...
ADIO Euskalerriak dario.
Igesi zenbat gauz eder doazi, Ezaren illobi beltzera zuzen, egundo geiago ez biurtzeko, sekula il bear ez lutekela...
Antziņa!: —gure iņular sorgiņa, iraun-arazi eziņa...— bazuaz zure printzak itzalduaz...
Zergatik ez edan zure argitik, bizi gaitezen lengotik? Zergatik ez ibilli zure eskutik bein-beti, eten ez dedin leiņargi?...
Adio Euskalerriak dario, Zugana luzatuz bere yorana. Bai, arren, utzi Adio esaten. Adio! Adio bai sekulako!
Mendien apaingarri ok ziran zugaitzak: lizar, pago ta intxaur, gaztain ta aritzak. Sartu ziran beingoan piņu beltz arrotzak. Arrezkero mendiak erderaz zebiltzak.
Intxaurraren zura zan oiak egiteko: lizarrarena, berriz, katedraletako. Piņuena, ordea, esan zertarako? —Baitipat, ildakoen zerraldotarako... Aritz, lizar, pagoak: agur sekulako!
Elezar eta ipui, kopla naiz kanta-zar: aiton-amonen autan ziran zeru-izpar, ta illoben gogoetan ametsezko izar... Laratzak berak ere aiekin ze sugar!
Bestelako ederra orduan bizitza kantuz zijoanean zerura otoitza Bestelako gozoa sukaldean poza aiekin piztutzean otordu bakoitza!
Adio, kanta-zarrak ta ipui aspaldiko: agur sekulako!
Eliz-arlosapean eortzitako illak; galtzara-ertzetako ermita ixillak; Batzarretako lege zabal ta gurpillak; jolas tolesgabeak; oitura sotillak...
Ta Gabonzar'etako gure Olentzaro; ta pelotari txuri' 'en «Abe-Mariko»; ta gaillur bakoitzeko gurutze zurezko; eta burruxa beltxak, ta gonantx gorrixko...
Gure erritasunaren ezaugarri oro: agur sekulako!
Zuek, ai!, batezere, mendi-gurutz deunak, babeseko errien zaindari onenak, asaben sinismenak jarri zinduztenak eta orain bakantzen, jausten zoaztenak!:
Ai Errien adua bai zoritxarreko, zuek gabe beiņola baditezke tinko! Dongeki erortzen dan gurutz bakoitzeko, jausten bait-dira ere birtuterik pranko!
Mendi-gurutzetxoak: agur sekulako!
Antziņa! —gure iņular sorgiņa—.
Adio Euskalerriak dario, zugana luzatuz bere yorana...
* * *
Adio orretxen tristura dizu Euskal-doiņuen barrenak. Gorde eziņezko ituntasuna
baitare kanta alaienak. «Babiloniko ibai ertzetan nola ixildu arrotz-penak?» Iltzera doan abenda baten zotiņak dituzu denak.
Pestaburua. Dantzan gazteak jantzi gorri-zurietan. Plaza betea bri-bri zoratzen eguzki-izpi alaietan. Danen gainetik danboliņa ari doiņurik bizkorrenetan... Entzun zaiozu. Ze esaten dizu? Alaitasuna?, benetan? Aitzitik, Eusko-Negarrak negar txistuaren ezpaiņetan: —«Ortzetan dizut irria baiņa nigarra bi begietan».
Dantza lotuan urrengo txanda moda berrien arira. Neska-mutillak artan leiatsu mozkorki jira ta bira. Buka orduko, gero illunez bina-binaka mendira... Txistuak negar azken-saioan, doazen aiei begira, gogoa miņez luza ala luzez lengo antziņa garbira...
...Ta Anjelus'eko dardarepean izarņoen intzirira, oitura zarren ondrautasunak negar arekin batera:
«Bazterretik bazterrera au mundu ala-bearra! Eztakienak esan lezake ni alegera naizala. Ortzetan dizut irria eta bi begietan nigarra».
* * *
Adio euskal-ertiak dario lenera luzatuz bere jaiera...
© Salbatore Mitxelena |
|