ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMODIOA ZER DAN
      (1935)

ONDAPEN ETA BERPIZTE
      (1936)

ARRAUN TA AMETS
      (1938)

GORPUTZ DAGO GUDARIA
      (1938)

UDAZKENEZ IGARTZEAN
      (1943)

ZEIN EDERRA DAN!
      (1948)

BIZI NAI
      (1948)

J.E.L.
      (1948)

HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...
      (1950)

ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
      (1950)

MAITASUNEZKO GAU HARTAN
      (1950)

ABENDATS
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ITXASORA DEI

        Salbatore Mitxelena , 1942

 

 

                Egun batez ari nintzelarik

                sala batean bordatzen,

                itxasotik aditu nuen

                mariņel bat kantatzen,

                mariņel bat kantatzen eta

                bertso auek ematen:

 

Zabal neurgean gora kaioa egazka;

goi ta be, ur eta lur oinpe darabilzka.

Aren labain ta ariņik doakit ontziska

urrun miņez itxasoz arunzka ta arunzka.

 

Oskorri lor eziņak dei dagit gozoro:

arako leiaz nai dut itxasoz igaro...

Askatasuna atsartuz nai bezin oparo,

biotz esi gabeak ibillian giro!

 

Kantuz noa itxas zear urruntzen, urruntzen...

O, bai, «Libertadea zoinen ederra den!»

kantuz noa, arraun ta amets erabat egiten.

Ontziskaren aurretik gidari Irudimen.

 

Legorrean dagonak egonean tinko,

eztaki itxastarraren jorana nolako.

Ez ninduke bestela errukarri joko.

Ez nago iņorenakin zoria aldatzeko!

 

Iņork gura baleza bizi gezalean,

sar dedilla nerekin amets batelean.

Poz betea arki baietz emen urdiņean,

ugiņak lez urteak ontziz garaitzean!

 

Zori oberen baten atzetikan goazen,

biotz Eder goseak non dezan atseden.

Lur ezaguna atzean utzi ezkutatzen;

ugarte berriren bat nonbait arkituren...

 

        ...ta an doa batela txikia, Oskorriari buruz, gero ta urrunagotzen, neskatxa bordariak legorretik begiz galtzeraņo.

        Nork atzitu, bere osoan, lagunurkoaren izkutapena? Al dakigu norgere anima barruarena bera!, al jakin norgere kutiziak eta ase eziņak, zer nai duten, nolakoxeak diran, noruntz dijoazen!

        Iņularreko eguzki igeskorrak, urez bestaldera oeratzekoan, urregorriz dirdaizka daukakizu itxasgain sorgiņa, mirari bat lez, bri-bri zorotan; ta aretxen lillurak limurtuta, mariņel bertsolaria, poesi ontziz, izkutatzen dijoazu, arago ta arago, noranaita.

        Nora, ordea?: neskatxa bordariak alperrik galdetzen du, ez baidakus dagoneko ia ezer. Nora? Zeren billa? Al daki mariņelak berak!

        Betiere, jakiteak baiņo geiago balio digu miņak, jakin eta senti miņak. Ase eziņak!

 

© Salbatore Mitxelena    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa