ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

AMODIOA ZER DAN
      (1935)

ONDAPEN ETA BERPIZTE
      (1936)

ARRAUN TA AMETS
      (1938)

GORPUTZ DAGO GUDARIA
      (1938)

ITXASORA DEI
      (1942)

UDAZKENEZ IGARTZEAN
      (1943)

ZEIN EDERRA DAN!
      (1948)

BIZI NAI
      (1948)

J.E.L.
      (1948)

ILUNABARRA EUSKAL HERRIAN
      (1950)

MAITASUNEZKO GAU HARTAN
      (1950)

ABENDATS
      (1955)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

HARMEN HARTZERA DEITU NINDUEN...

        Salbatore Mitxelena , 1950

 

 

Hala behar-ta sartu ginduten zoritxarreko guduan.

Sartu ginduten, promes ta gezur, bultzaka itsumustuan.

Ez beste batek guk baino gogo gehiago izan ez bazuan.

Madarikatzen ez gera aspertzen harrezkerozko damuan.

 

Zoritxarreko gerratea, bai, gaitz danen iturburua

tresna batzuen irabazpidez inpernuak asmatua

herri gaixoen hondagarrizko Mari Gaiztoren zartailua:

gure amorru bizia hiretzat, beti madarikatua!

 

Egirik bada, egia hauxe: ez zuan nahi Euskal Herrik

ezergatikan inolaz ere inortxorekin gudarik.

Sartu ginduten...! Gure gaitz danak ordutik datoz ta handik.

Auzoan hiltzen duten txerriak etxean koipe gutxi dik.

 

Siniste ez dunak entzun bestela Errenderin Xenpelarri

berak emango, zinki ta zorrotz, gure jokeraren berri.

Haren bertsoak hor joango dira ahoz aho, herriz herri.

Euskal Herria dezu honela senti zizuna ta aldarri!

 

        Ez naiz ni gerraren zale

        baizik bakearen alde.

        Zeinek nahi duen galde

        berari tira dale

        bala bat sartu buruan

        aspertuko da orduan.

 

Jakin: ez gera gerraren zale, baizik bakearen alde!

jainkoak eman zigunarekin danok dezagula Bake

inor larrutzen gerra aitzakian non-gizendu ibili gabe.

Ez beste ezeri, bakar-bakarrik gerra gerrari guk ere!

 

        Ia gureak egin du

        badegu zeinek agindu.

        Ez oraindik umildu

        alkarrengana bildu.

        Gerra nahi duen guzia...

        berari kendu bizia!

 

Atzo eskale zetorkiguna gure etxeko atera

orain izkiluz erronkan dator gure lurraz jabetzera.

Bakea haustera datorrenari erantzun behar bezela

behin ta betiko hondamendian itoko gaitu bestela.

 

        Gu gera zazpi probintzi

        lehengo legerik ez utzi.

        Hoieri firme eutsi

        nahiz hanka bana hautsi.

        jaioko dira berriak!

        Gu gera Euskal Herriak!

 

Zutunik guziok! Jeiki armatan armatan datorrenari!

nahiz ta soroak sasi bihurtu ta etxeak suak kiskali...!

Euskal Bakea ta Lege zaharrak saldu baino lehen beltzari

hil edo bizi azkenera arte, ekin! abia! ez etsi!

 

Noraino hoa

sagarņoa

zuhaitzetik jaulkita

maldan behera iraulka?

 

© Salbatore Mitxelena    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa