Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
(1975)
BAINA
(1976)
ZUEK EZ DAKIZUE
(1976)
ILUNEKO HAMABIETAN
(1977)
NIRE IBAIA
(1989)
HAN
(1989)
PINUDI BATEN ERDIAN KANPOSANTUKO NUARBE
(1989)
SORTZEAREN MENTURA
(2006)
HASPEREN
(2006)
ETXEA
(2006)
AULKI HUTSA
(2006)
HEMENDIK IDAZTEN DUGU
Koldo Izagirre , 1989
Hemendik idazten dugu orain
Non guztiak biltzen dituen hemendik
Nonahiko hemen guztietarik
Paretetan idazten dugu itsasoan idazten dugu paretez itsasoz
Idazten dugu eta hilak egon behar genuke
Gertakizun dagoena idazten dugu
Kaleak dira liburu honen orriak
Hizkuntza berrian idatziak
Irakur ezazue torturatuen esperantoa
Gutun anonimoak gutun ageriak
Zigarroen ketan idazten dugu ohe abandonatuetan idazten dugu
Eta gure gorputzak eskaintzen dizkiogu idazteari
Irakur ezazue bularretan labanak hartu zuen plazerra
Dotore hegaldatzen dira estukak berriro
Eta beren arraultze espoletadunak elurtzen dizkigute
«hobe zenukete errendaturik»
Baina randebu horretara ez goaz gu
Norbaitek karpeta bat zabalduz gure izena pronunziatzen duelarik
Autobusez aldatzen dugu hiru bat aldiz
Hemengoa idazten dugu nonahai
Galdu genituen adiskideei idazten dugu
Hilik dauden lagunei ulertzen ez gaituzten lagunei
Plaza hutsetan dugu ateoste guztietan dugu
Idazten plaza beteka dugu isiltasun beteka idazten
Maitasun konsigna debekatua
Orain artekoa idazten dugu gerora
Noiz guztiak hartzen dituen oraindik
Oraindik idazten dugu hemen
© Koldo Izagirre