A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
BAINA Koldo Izagirre , 1976
baina adolezente enamoratuek ez dute gehiago zapatak ilunabarraz itotzen bikoteek ez dute hodeirik dastatzen periodiku zaharrez eginiko kukurutxotan mojetako neskek ez dute ene poemarik frantsesezko koadernoan kopiatzen zure ilearen bobina erreetan inor ez da biluzten euripean eta han urrunean gizonek sua edaten dute gauezko ontzitan
© Koldo Izagirre |
|