A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
HAN Koldo Izagirre , 1989
Han Zure mundua ez da erresuma hartakoa Han Non ahantzi egiten den non ahantzi ezin den Non itsasoa margotu egiten den Non bakarrik egoten den Non bakarrik ezin egoten ahal den Non katuak diren libre non hil egiten den Non adiskideak non hitzak non maitasunik non Non loa eta ametsa ez diren bat Non ikasi egiten den non idatzi egiten den Han Non non zaudeten badakizuen Non poetak ez dauden preso Rimbaudi tiro emateagatik Non ateak ixteko diren non bisitak ametitzen dituzten Non harresiak zikoinek iragaiten dituzten Non mutu ez non damutu ez Non baina non beti non eustea bera den haustea Non ihes egitea ez den ihes egitea Non duintasuna zigorrean neurtzen den Non kilometroak non mehatxuak non noiz Non jipoituak non hala ere Non errotek urik behar ez duten Non nik diodan Han Non han zaudetenak gu zareten Non gu ez gauden Han Non zuk diozun hemen Han Non zuk diozun ni ez naiz hemengoa
© Koldo Izagirre |
|