A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
ZUEK EZ DAKIZUE Koldo Izagirre , 1976
zuek ez dakizue zer den gauero kalenderaren numero bat tatxatzea eta ilun-jarioari tiro ezin emana
zuek ez dakizue zer den norbaitek igurikiko digula sinetsi nahi izatea
zuek ez dakizue zer den gizonaren negarra ilunabarra kopetari atxikitzen zaionean
zuek ez dakizue zer den euria
zuek ez dakizue zer den bakarrik egotea bakarrik bakardaderik ere gabe
zuek ez dakizue zer den ezer
zuek ez dakizue ezer
© Koldo Izagirre |
|