Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
SAROIAK
(2014)
ZURIA
(2014)
IRAGANAZ
(2014)
MALKO MARRAZTUAK
(2014)
KANPOAN EURIA
(2014)
ARRAKALAK
Unai Baztarrika , 2014
Heldu ziren berriak, zaharrek berri izateari utzi ziotenean.
Gurpil zoroan batera eta bestera.
Herri bat zuten amets. Ez herri bera, baina herri bat amets.
Haragizko ametsa, haragiztutako ametsak.
Jainkoak gizaki egin zituzten eta bolbora usaina edonon.
Urteak zenbakizko gerriko estuak dira
herri baten minean.
Urteak zenbakizko errenkada mingotsak dira
herri baten barne jarioetan.
Urteak zenbakizko hilotz zerrendatan idatzi ziren.
Urtean behin, balantze egunean.
Berriak ere zahartu ziren, eta berriagoak heldu.
Arrakala ilunetan egin zituzten lubaki berriak
aurrekoek zulatutakoak sakonduz.
Eguzki izpiak nekez iriosten ziren lubaki hezeetara
itsutsunari bide eginez.
Orain, urrezko helduleku propioak zahartu direnean
elkarri heldu besterik ez dagoenean
arrakalak, pitzadurak, zabalegiak dira.
Eta bakeaz dihardute batzuek eta besteek
amildegiaren ertzean
solas gor-mutuan.
© Unai Baztarrika