A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SAROIAK
|
ZURIA Unai Baztarrika , 2014
Oihal zurixkak paratu dituzte errepide ertzetan, harrizko horma galaietan iltzaturik ez erabat loturik haizeak beren magalakn astintzeko moduan.
Ez dute izkiriatutako hikirik magalean ezta marrazki inuzenterik ezta ekialdeko siniskeraren bate ikonografiarik tatuaturik beren baitan.
Hutsa, zuria, argia, espazioa.
Bidaiarien ispilu dira, islarik ez duten ispilu ahurrak desitxuratzaileak naturaz.
Idatzi gabekoen indarraz jabetu den edonork irudika lezake bere lelo errepikakorra. Hizki lodiz eta larriz idatzi oihal zurian.
Beharbada, polizia etxeetan isildutako garrasi urratuen maindireak dira axolagabekeriaren ohatzean.
© Unai Baztarrika |
|