A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ARRAKALAK
|
SAROIAK Unai Baztarrika , 2014
Denboran atzendutako saroietan lizar zaharren azpian darraite harrespila biribilek.
Kareharrizko harlauza zorrotzak. Eskuz paratuak, esku laztuz igurtziak, ezku antzinakoez burutuak. Ertz borobildu ezinak, elkarren arteko dantza isilean. Hormak, hormak ez ziren garaikoak. Itxitura antigoalekoak, zabaltasunean, zelai itxi gaitzetan. Etxekotutako ardi beltzen ziegak. Urki eta altzezko baso heze galduen testigu isilak. Jentilak eta jentil izan nahi ez zuten haien halabeharrezko adiskideak.
Jainko ahantzien otoitzen oihartzuna goi aingeruen bisiten harrabotsarekin nahasten da.
Gaur, egunsentian, eguzkiak laztandu itu eta ahapeka entzun da betierekoaren zurrumurru gardena.
Gure barnean ahantzia dena. Iragandakoen Bizitza bera.
© Unai Baztarrika |
|