ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

SAROIAK
      (2014)

ARRAKALAK
      (2014)

ZURIA
      (2014)

IRAGANAZ
      (2014)

MALKO MARRAZTUAK
      (2014)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

KANPOAN EURIA

        Unai Baztarrika , 2014

 

 

Kanpoan euria ari du.

Leihoez at, tantak sigi-saga kulunkatzen dira inorako bidean.

 

Barruan, guztiak arrunt jarraitzen du.

Barruan, aurpegiek ez dute keinurik.

 

Fabrika zaharreko tximiniei kea darie.

Autoen joan-etorria errepidean. Klixeak dira noski.

 

Film honetan euria ez da atrezzoa eta euria ari du.

Hodeiak beltz eta lodi.

 

Pantaila ederra da leiho zuriez gaindikoa

laukizuzena eta ertz zehaztuen jabe.

 

Kanpoan euria ari du eta gaur ere

arropa urratuak ez dira lehortuko.

 

© Unai Baztarrika    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa