A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SAROIAK
|
MALKO MARRAZTUAK Unai Baztarrika , 2014
Tatuatutako mlkoak eskegi dituzte horma zurietan.
Hormako zulo zartatuek esan digute bertan fusilatu zituztela damuaren aurkako konspiratzaileak. Balazorroak lurperatu egin omen zituzten.
Argitan blaitu dira malko itsatsi berriak eta irudi luke kale ertz honetatik iragotzen den edonork duela eskubidea albora begiratu eta ezikusiarena egiteko.
Ernamuinak dira bizitzaren etorbideak, horma zuriak, edo belztuak, edo horituak. Errepide zabaletan bizi ara. Bidezidorrak ahazteko bidean dira, eta bitartean tatuatutako malkoek ez dute negar eginen.
© Unai Baztarrika |
|