A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
SAROIAK
|
IRAGANAZ Unai Baztarrika , 2014
Harizko bonbilla zaharretako alanbre goriez mintzo ginen. Nola elektrizitatea su bihurtzen zen nola bilakatzen zen energia su-garrezko zera batean.
Energia gara dioten lelo publizista alaenak haizatu genituen. Soinketako irakasle aski zahartuez barre egin genuen. Atzeko kaleetan falta ziren harlauza zatituez egin genuen hausnar.
Asko ginen, asko ginen patuaz barre egiteko. Asko ginen, alkoholezko helduleku irristalaria aldean, gazteria iragangaitzaz hitz egiteko.
Urrats motzeko eleak ziren, errekastoak ere urdindu zazizkigu eta. Asko ginen, baina maldak ehundu zaizkigu dagoeneko. Sustraiak endekatu zaizkigu baina asko ginen eta iraganaz dihardugu berriro.
© Unai Baztarrika |
|