Egile berarenak:
Egile berarenak (+)
HIRUGARREN MILENIOAREN ATARIAN
(1993)
ARGITZEKE
(1996)
OLIOZ
(2001)
ZURGATZAILE HORI
(2009)
ERAKUSKETA
(19 Bonsai)
(2009)
IRAUNKORRA
(2009)
HIRU HITZ
(2009)
GAUEKO SOINU EZAREN PAREAN
(2009)
HEGAN DOAZEN USAINAK
(2009)
BLUES, NIRE ADINEKO BATENTZAT
(2009)
STACY BURD-EN AZKEN HANBURGESA
Josetxo Azkona , 2001
Jaun-andreok,
The Walls presondegi zaharreko ziegatik
mintzo zaigu Stacy Burd,
ea gosez dagoen
ea zer apeta duen
galderei erantzunez.
Elkar uler dezagun behingoz:
hiru orduren buruan hilko dute,
eta, ondorioz,
ez da komenigarria urdaila hutsik eramatea.
Hanburgesa bikoitza nahi duela
dio; nolabait, Oldenburg Claesek bere eskuekin
igeltsuz moldatuko zuenaren gisakoa:
txahal xehatuaren okelaz tinko
maneatua,
baratxuriz, perrexilez eta arrautzaz ozen
goretsia,
tomate saltsaz, ziapez eta letxugaz jori
mestizatua,
eta, batik bat, tipula anitzez ezin hobeki
lagundua.
Batez ere, Texaseko Gobernadore Txit Papartak
erran ahal diezaien bere bozemaile malapartatuei:
«hori bai zorioneko gizona,
hagitz typical american petoa,
bai baitaki uholdearen aurrean zapatako zuloak
erretxinaz estaltzen,
barrengo sutea behazunez amatatzen.
Ez dela soilik arduragabeko kreatura hiltzailea,
ez dela soilik izotz puska baten seme harroputza!».
Zeren,
Fusilak era Bibliak
bat egiten duten Amerikaren bihotzean
ari baitzaigu Stacy Burd,
era, listua dariola, zera erraten dio klerimandun
apezari, hanburgesa dastatzen duen bitartean:
«Ni naiz hamaika geruza dituen tipula lodi bar,
amets belztu batek
alanbre ziztakariek inguratu alorrean
erein zutena eta hazi dena,
hezi era erauziko dutena.
Gizon koitadua.
Eta jateari atxikitzen natzaiola
begi laino mehe artean,
tipulak gorde duen azken geruzaren sekretua
zein den jakin nahian lehiatuko naiz».
Goiznabarreko 7.25ean atera dure ziegatik.
Goiznabarreko 7.27an ohatilari lotuta dago.
Goiznabarreko 7.28an, injekzio bar eskuineko besoan.
Goiznabarreko 7.29an, beste injekzio bar ezkerreko besoan.
Goiznabarreko 7.35ean erraten ditu azken hitzak:
«Azken geruzaren ondoren, beste sarraila bar.
Hanburgesa aparta, halere.
Modorrok halakook!!!».
Goiznabarreko 7.3Gan, heriozko dosi erabakigarria.
Goiznabarreko 7.38an, potasio klorhidrikoa tarteko, isildu da bihotza.
Goiznabarreko 7.43an gelditu da hanburgesa Stacy Burden hesteetan.
© Josetxo Azkona