A | B | C | D | E | F | G | H | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | Z |
![]()
Egile berarenak:
ABIOIEN ISATSEK AIREAREN ESKELETOA DIBUJATURIK
|
HEMENDIK IDAZTEN DUGU Koldo Izagirre , 1989
Hemendik idazten dugu orain Non guztiak biltzen dituen hemendik Nonahiko hemen guztietarik Paretetan idazten dugu itsasoan idazten dugu paretez itsasoz Idazten dugu eta hilak egon behar genuke Gertakizun dagoena idazten dugu Kaleak dira liburu honen orriak Hizkuntza berrian idatziak Irakur ezazue torturatuen esperantoa Gutun anonimoak gutun ageriak Zigarroen ketan idazten dugu ohe abandonatuetan idazten dugu Eta gure gorputzak eskaintzen dizkiogu idazteari Irakur ezazue bularretan labanak hartu zuen plazerra Dotore hegaldatzen dira estukak berriro Eta beren arraultze espoletadunak elurtzen dizkigute «hobe zenukete errendaturik» Baina randebu horretara ez goaz gu Norbaitek karpeta bat zabalduz gure izena pronunziatzen duelarik Autobusez aldatzen dugu hiru bat aldiz Hemengoa idazten dugu nonahai Galdu genituen adiskideei idazten dugu Hilik dauden lagunei ulertzen ez gaituzten lagunei Plaza hutsetan dugu ateoste guztietan dugu Idazten plaza beteka dugu isiltasun beteka idazten Maitasun konsigna debekatua Orain artekoa idazten dugu gerora Noiz guztiak hartzen dituen oraindik Oraindik idazten dugu hemen
© Koldo Izagirre |
|