
Egile berarenak: HELDU ZAITUT LEIHOAN (2002)
TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN (2002)
BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK (2002)
SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA (2002)
ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN (2007)
ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA... (2007)
ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ (2007)
BIHARKO EURI (2011)
ARKUA ETA GEZIA (2011)
HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU (2011)
JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK (2011)
|
|

HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN
Aritz Gorrotxategi , 2007
Zaldiagatik hasiko naiz, demagun egurrezkoa.
Zaldiagatik hasiko naiz, begitara itzelezkoa.
Ipuin zaHar hau denok ezagutzen duzue: bazen behin zaldi bat egurrezkoa.
Istorio hau askotan entzun duzue: bazen behin sabel bat soldaduz betea.
Epeo feoziarraren aginduetara Ilio zaharrean letra larriz egina.
Baina nork hustu zuen zaldia? Nork kendu zizkion soldadu puskak egur moztuari? Nork zizelkatu zituen banan-banan eta mailuz konkaduretan eskuziriak?
Nik esango dizuet nork zabaldu zuen umetokian herioren hutsune isila.
Begiratu nire eskuak...
Eta halaxe erakutsi zizkien bereak Helenarik sekula ikusi gabeko ibiltariak.
Begiratu nire eskuak...
Egin zien oihu eztarri hotzak, eta jarraitu zuen istorioak.
Zaldiagatik hasiko naiz, demagun egurrezkoa.
Zaldiagatik hasiko naiz, begitara itzelezkoa...
© Aritz Gorrotxategi
|
|