ABCDEFGHIJKLMNOPRSTUVZ


armiarma

 

Egile berarenak:

 

HELDU ZAITUT LEIHOAN
      (2002)

TABERNAK ATE BAKARRA ZEUKAN ARREN
      (2002)

BASORA IHES EGIN ZUEN GIZON ILUNAK
      (2002)

SOUVARIN IZENEKO MOSKUTARRA
      (2002)

HASIERAN ZALDIA IZAN ZEN
      (2007)

ZALDIAK AKATZEN DITUGU BA...
      (2007)

ZALDIA HARAGI ETA OIHU EGIN DA ERDIZ
      (2007)

BIHARKO EURI
      (2011)

ARKUA ETA GEZIA
      (2011)

HARIZKO JOLAS, HARRIZKO GEOGRAFIA ITSU
      (2011)

JAKITEAK MIN. BARIAZIOAK
      (2011)

  literaturaren zubitegia  

 

 


Hasierako orrialdera

 

 

ZIRRIKITU BAT IZOZKAILUAN

        Aritz Gorrotxategi , 2007

 

 

Betaurrekoak utzi dituzu mahai gainean,
kafesnearen ondoan
ogi apurrek osatzen duten
akelarrearen erdian.

Ordulariari begiratu badiozu ere
ez duzu sinesten egutegi Gregorianoan,
setioak eta egunak
enbor bereko oskolak direlakoan.

Galdera egiten diozu
zure buruari,
nola kabitu daiteke denbora guztia
eskumuturrean?

Nork asmatu zuen
gezurrezko kartografia hau?
Beharbada gurpilak ez du errurik,
baina zirkuluek badute
hutsaren antza.

Grabitazio arauek eta kronometroek
elkarrekin
larrua jotzen ez badute ere
beti geratuko zaigu
zirrikitu bat izozkailuan.

Bakailaoen hats hauskaran
hutsunea arnasteko.

 

© Aritz Gorrotxategi    

anonimoak

 

mendeak
15
16
17
18
19
20
21

 

poemen
aurkibide
alfabetikoa